FLUGE eta AFIAL Azokara bisita

 

Joan den urriak 7 eta 8 an Tartanga ikastetxeko Soinua zikloko  ikasle eta irakasleek Madrilera irteera egin genuen helburu bikoitz batekin:  FLUGE Audiovisual lantegia eta bere aktibitatea ezagutzea  batetik eta AFIAL, ikuskizun arloko soinu eta argiztapen azoka bisitatzea bestetik.
FLUGE Audiovisualeko Eneko Candinari  gure eskertza adierazi nahi diogu, emandako azalpen zabal eta interesgarriengatik, gainera bere lantegitik hezkuntzari eta formakuntzari  emandako  garrantzia azpimarratu nahi dugu. 


AFIALera egindako bisitak, ikasleen motibazioa suspertu zuen, hainbat azken belaunaldiko ekipoak ikusiz eta informazio bilduaz. 
Horrelako aktibitateek ikasketa prozesuan asko laguntzen dutelakoan gaude, maila ezberdinetako soinuen ikasleen artean lotura harremanak hobetuz besteak beste.

Bestalde aktibitate hau denon esfortzuari esker  posible izan denez, guztiei eskertza: ikasleak, irakasleak, ikastetxea bera, Flugekoei ere.