Azterkosta erakusketa

Azaroan zehar itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutzeko modu paregabea izango duzu ikastetxean!

 

Historiaurretik, gizakiak harreman estua izan du itsasoarekin baina ondo ezagutzen al dugu zer dagoen hor behean? Ba al dakigu klima aldaketak zer eragin duen gure itsasoetan? Panel desberdinen laguntzaz itsas-azpiko sekretu batzuk, bizitzaren sorrera, klima aldaketa, biomimetika… zer diren deskubritu ahal izango dugu!

 

Gozatu erakusketaz!