Agenda 2030

 

Kimika eta ingurumen osasuneko lehen mailako ikasleak, LHII Tartangako 2030 Agendaren ordezkari gisa, Udal foroan parte hartu dute. Erandioko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, klimaren aldaketaren aurrean burutu daitezkeen ekintzak adostu eta herriko alkateari proposamenak luzatu dizkiote.