Tartanga LHII ikastetxea STARTinnova sarietan finalista izan da.

  • 08/03/2021 |
  • CIFP TARTANGA

STARTINNOVA EL CORREO-k bultzatutako ekimen bat da eta bere helburuen artean ekintzailetasuna, berrikuntza eta irudimena lantzea da.

Horrela, ikasleek CANVAS metodologia jarraituz enpresa proiektu bat diseinatu behar dute talde lana eginez.

Ikastetxean 2.GADeko ikasleekin proiektuan parte hartzea erabaki genuen eta ikasle talde batek bost finalisten artean geratzea lortu du.

Irati Uribe, Ismene Fernandez eta Iñigo Alvarezek EREN plataforma sortu zuten ostalariek bezeroei denbora errealean informazioa eman ahal izateko, jatetxean arreta jasotzeko behar duten edukierari eta itxarote-denborari buruz.

Otsailean proiektuaren defentsa egin zuten Sarriko ekonomia fakultatean eta pasaden asteartean saria jaso zuten egindako lan ederragatik.

ZORIONAK!!