Berrikuntza-Topaguneak 2021
- 22/03/2021 |
- CIFP TARTANGA
Aurten ere Berrikuntza-Topaguneak oso giro atseginean ospatu egin ditugu Tartangan.
Gure helburu nagusiak zentroan berrikuntzaren kultura sustatzea, Sailburuordetzak Tknikaren bitartez kudeatzen dituen berrikuntza-proiektuetaz gain, zentroko proiektuak eta TKgune lanak ikusaraztea eta pertsonen arteko lankidetza-sareak bultzatzea izan dira. Honetaz gain ideia, proiektu edota ekintza berritzaile berrien sorrera sustatzeko asmoz " ideien laborategia" dinamikari ekin diogu.
Zorionak berrikuntza-proiektu interesgarri horiek garatzen ari zareten lankide guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi zuen arretagatik, interesagatik eta lankidetzagatik!