Actualidad

A25 Emakumeen aurkako indarkeriari ez

2020/11/24

A25 Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta hainbat ekimen jarri ditugu martxan ikastetxean irakasleen zein ikasleen parte hartzea bultzatzeko asmoz. 


Astean zehar  formatu ezberdinak planteatu ditugu: Naizen elkarteko  kide baten ahotik jaso dogu transexualitatearen errealitatea bertatik bertara;  Erandioko emakumeen Elkarteak egindako “Maroma” dokumentalaren proiekzioa eta zine forumaz  gozatzeko aukera izan dugu eta Aldarte elkartearen bisita jaso dugu  ere.  Ikasle zein irakasleen sormena astindu nahian argazki lehiaketa jarri dugu abian desberdinatsuna? lelopean. 


Beste alde batetik eta A25ean bertan, panelak egon dira sarreran nahi duenak mezu bat idatzi dezan eta Tartangako talde feministak, Txotxolek, prestatutako bideo-manifestua  izan dugu ikusgai geletan.  Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Emakumeen aurkako indarkeriak aurrean eta tinko aurkituko gaita.

20/11/2020| Kantu Kolore, Zuekin