PLAYSTATION-EK The Five Covens bideojokoa aukeratu du

  • 2020/02/27 |
  • Dpto. Imagen y Sonido

The Five Covens bideojokua Tartangako A3D zikloko bigarren mailako 6 ikaslek sortu dute, eta PlayStationen Talents Games Camp-ek hautatu egin du.

Ideia eskolan hasi zen garatzen, bigarren mailako proiektu bezala. Orain, otsailetik aurrera taldea PlayStationek Bilbon duen egoitzara joango da; hurrengo 10 hilabeteetan  lanean arituko dira bideojokua PlayStation 4era eramateko, eta hortarako SIEren laguntza eta aholkua jasoko dute.
“Proiektu honi jarraipena emateaz oso pozik gaude. PlayStation bezalako marka baten babesean aurkitzea sekulako aukera da guretzat eta bizipen hau ahalik eta gehien aprobetxatzea espero dugu. “The Five Covens” ikasteko, hazteko lehen kontaktua da.” azaltzen digu Eder Garcia taldeko partehartzaile batek.


PlayStation Games Camp Bilbo Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Sony Interactive Entertainment enpresaren artean sortutako ekimen bat da; bideojokoen alorrean bertoko talentua bultzatzea du helburu, edukiak azkartu eta entrepresa berrien sorkuntza sustatzeko asmoz.

“The Five Covens” fantasia mundu baten sortuta dago, Brenda sorginaren pausoak jarraitu beharko dituzu gaztelutik ihes egiteko, botere eta trebetasun anitz martxan jarriaz”.

Hemen trailerra

ZORIXONAK EKIPO!  AUPA ZUEK!