Ikasenpresa Azoka

  • 2020/02/12 |
  • Dpto. FOL

Joan den otsailaren 6an Tartangako  80 ikaslek Eibarreko Ikasenpresa Azokan parte hartu zuten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat ikastetxerekin batera.

Bertan, haien enpresak eta eskeintzen dituzten produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko stand-ak prestatu zituzten. Ostalaritza, estetika, autogintza edota nekazaritza munduko ikasenpresa eta pertsonak ezagutu eta  promoziorako estrategia ezberdinak alderatzeko aukera izan zuten. Zorionak parte hartu zuten guztiei euren konpromisu eta jarreragatik, eta  esperientzia aberasgarria bizi izana espero dogu.