PlayStation hitzaldia Tartanga LHII ikastetxean

  • 18/02/2020 |
  • Dpto. Imagen y Sonido

Pasa den urtarrilak 16ean, bertan jaso ditugu Madriletik espreski etorri diren Manuel Morales eta Oscar Pancorbo, YPD-ko (Young Potential Development) kideak. Ekimen hau, ikasleen garapenaren lanketan oinarritzen da, gaitasun eta konpetentzietan zentratzen delarik. YPD, urte asko dira jada PlayStation-ekin elkarlanean dabilela, eta hauekin batera etorri dira Tartangara, penintsula iparraldeko erreferentetzat gaituztelako. Iker Uncila Olalde, PlayStation Talents-ek Bilbon duen guneko arduraduna, eta aurten bertan garatzen ari diren hiru bideojokoen kideak hurbildu ziren ere hitzaldia ematera. Azken hauen artean, Pentagonal Studio-ko “Syzygy; The Power of Eclipse” dago. Bideojoko proiektuaren atzean eta osoki, lehengo urteko gure ikasleak daude.

Hitzaldian,hiru proiektuen berri izan genuen. Sorkuntzaren fase ezberdinak aurkeztu eta izan dituzten zailtasunak ere aipatu zituzten. Arte eta diseinu faseetan zentratu zen hitzaldia, baina baita programazioan ere, azken hau baita bideojokuen funtsa, interakzioa gaitzen duena.

Ekitaldira, Animazioko (A3D) eta Plataforma Anitzeko (DAM) ikasleak hurbildu ziren. Bertan jasotakoa oso momentu egokian dator, epe honetan bertan aurkezteko baitira hurrengo edizioko PlayStation-erako jokuen hautagaiak.