Baliozkotzeak

BALIOZKOTZEAK 2020-21
 
Eskaerak aurkezteko epea: Irailaren 15tik 30ra.
 
Eskatu hitzordua Web orrian www.tartanga.eus
 
Ondorengo  AGIRIAK aurkeztea beharrezkoa da:
 
• Burututako ikasketen dokumentu bidezko justifikazioa (jatorrizko egiaztagiri akademiko ofiziala edo fotokopia konpultsatua).  
• Egiaztatzen duen ikasketa-espedientea jadanik Hezkuntza Sailaren Sistema Informatikoan badago, ez du aurkeztu beharrik izango.
LH1 edo LH2 tituluak, abuztuaren 4ko 14/1970 Legearen babesean ezarriak edota Unibertsitate-ikasketa ofizialak direnean baliozkotzea Espainiako Hezkuntza Ministerioak erabakiko du. Kasu honetan, ondoko dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa da:
 
• Burututako ikasketen ziurtagiri ofiziala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua).  
 
• Gainditutako gaien  programa ofizialak  (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua) unibertsitateko zigiloarekin eta PDF formatuan, paperezko kopiarekin batera, zentroko langileek dokumentazio hori egiaztatu ahal izan dezaten.
Dokumentazioa ikastetxeak tramitatzen du, egoitza elektroniko bidez. 
 
Eskabideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da.
 
INFORMAZIO GEHIAGO
 
OHAR GARRANTZITSUAK: 
 
- Edozein moduluren baliozkotzearen ondorioz, modulu horretan 5 bat aplikatuko da zikloaren batez besteko nota kalkulatzean.
 
- Klasera joatea nahitaezkoa da egindako eskaeraren erantzuna jaso arte.