Salbuespenak

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA:

 

Lantokiko prestakuntzako lanbide-modulua lan-esperientziarekin bat datorrela-eta, osorik edo partzialki salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta lanaldi osoko urtebeteko esperientzia egiaztatzen bada dagozkion lanbide-ikasketekin lotuta.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

 

Soldatako langileak:

 

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria, jasota dauzkana enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio-aldia; eta,

era berean, lan-esperientzia zer enpresatan eskuratu duten, enpresa horren lan kontratua edo ziurtagiria, kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jarduera hori egiten emandako denbora espezifikoki ageri direna.

 

Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak:

 

  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, jasota dauzkana Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian alta-egoeran egondako aldiak;
  •  
  • Egindako jarduerak eta jardunean emandako denbora-tartea (Zinpeko deklarazioa).

 

Borondatezko langileak edo bekadunak:

 

Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria, non datu hauek jasoko baitira zehazki: zer jarduera eta funtzio egin dituzten, zer urtetan egin dituzten eta guztira zenbat ordu eman dituzten.

Salbuespena matrikulatzen den unetik, lantokiko prestakuntza egiteko baldintzak betetzen duen momentutik eta dagokion amaierako ebaluazioaren data baino lehen eskatuko da.

Modalitate dualean: Lantokiko prestakuntzako modulutik salbuetsita egongo da.

 

 

INGELES TEKNIKOA:

 

  • Entzuteko ezgaitasunen bat duten ikasleak.

 

  • Bestelako kasuak:
  •  
    • 21 urtetik gorako pertsonek, baldin eta 3 urteko lan-esperientzia dutela egiaztatzeko moduan badira edo Enplegurako Lanbide Heziketaren sistemaren bidez egiaztatuta badituzte konpetentzia atalak (heziketa-zikloaren iraupen osoaren gutxienez erdia).
    •  
    • Heziketa-zikloan lehendabizikoz matrikulatzen direnak, gutxienez 45 urte beteta dituzten pertsonek.