Azken Berriak

Aurreko urtean “Komunikazioak eta hodei-konputazioa” proiektuaren barruan 5G lan-taldea sortu ondoren, aurten aurrerapauso garrantzitsu bat eman da Euskadiko lanbide heziketarako lehen 5G
 laborategia
ren sorrerarekin. Laborategia, Tartanga LHIIko gela batean kokatua, Vicente Llanera (Somorrostro Ikastetxea) eta Mikel Juanes (Tartanga LHII) irakasleek zuzentzen dute 
(eta Aitor Iturriozek koordinatzen du) eta bere helburua telefonia mugikorreko belaunaldi berriarekin lotutako azken berrikuntzak atzematea eta teknologia honek Euskal Lanbide Heziketako lanbide-arloetan 
izan dezakeen eragina eta aplikazio-eremua aztertzea da. Gidatze autonomoa, Industrial Internet of Things (IIoT), bereizmen handiko ikus-entzunezko streaming-a, telemedikuntza… arlo horietan izango du 
eragin handiena 5G-ak, eta gure ikastetxeetatik datozen aldaketei erantzun egokia ematea da gure xedea.

|